2011/02/14

Bilborako irteera

Bihar Bilboko Alde Zaharra bisitatzera joango gara. Bertoko elizak, enparantzak, Arriaga antzokia eta La Ribera merkatua ezagutuko ditugu, baina bereziki zazpi kaleetan zehar ibiliko gara. Hemen uzten dizuet esteka hau datu interesgarri batzuk irakur ditzazuen. Gero Euskararen etxera joango gara.

Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker; beraren helburua euskarari buruzko gune espezializatua izatea da.

2004ko abenduaren 3tik Euskararen Etxeko ateak zabalik daude euskaltzaleentzat, ikertzaileentzat eta euskarari buruzko gaietan interesa izan dezaketen pertsona guztientzat.

Informazio gehiago eskuratzeko bisita ezazu Euskararen etxearen webgunea


No hay comentarios:

Publicar un comentario