2014/10/28

EUSKARAREN ETXEA

Urriaren 15ean Zalla BHI-tik atera ginen tren geltokirantz abiatuz, helburu 2 genituen: Guggenheim eta Euskararen etxea bisitatzea.
Euskararen etxean bideo bat ikusi genuen eta neska polit batek euskararen historia kontatu zigun. Gauza asko egin genituen, haien artean, komiki lehiaketa batean parte hartzeko zenbait komiki.
Guggenheim-era joan ginenean turistekin hizketan egon ginen ingelesez, uste genuen baino errazagoa izan zen haiei ulertzea.
Egun borobila izan zen hura!