2014/05/20

Añana gatzaga harana

2014ko maiatzaren 14an irteera bat egin genuen 1. mailako ikasleok. Salinas de Añanara eta Varona dorrera joan ginen autobusez. Salinas de Añana  gatzaga batzuk dira. Ubide batzuetatik joaten da ur gazitua. Gero,  laukizuzen formako ontzietan 2-4 zentimetroko ur geruza jartzen dute eguzkitara. Lurruntzen denean erratz berezi batekin gatza biltzen dute. Ondoren,  saltzeko, garbitzen eta paketatzen dute. Varona dorrea Gaubeako Villanañe herrian dagoen gaztelua da. Gaztelua mendetik da. Bisita gidatu bate egin genuen eta Varonatarren ondasunak  ikusi genituen. Oso ondo pasatu genuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario