2014/04/08

PETRONOR ETA HONDARTZARA



Apirilaren 2an, DBH-ko 3.mailako ikasleak Petronor bizitatzera eta Arena hondartza aztertzera joan ginen. Petronorrekoek oso ongietorri ona eman ziguten, kafea, esnea,ura eta magdalena batzuk eman zizkiguten eta. Gosaldu ondoren, Petronorren inguruan bideo batzuk ikusi eta hitzaldi bat eman ziguten, guk galdetegi bat erantzuten genuen bitartean.
Hori amaitu eta gero autobusa hartu eta findegitik ibilbide bat eman genuen. Ere, superportuan egon ginen, bertan petrolioa deskargatzen zegoen itsasontzi gerko bat ikusi genuen.
Petronorreko bisita amaituta, hondartzara joan ginen. Eguraldia ona zen, beraz zorte handia izan genuen. Plaza batean jan eta denbora libre pixka bat izan genuen. Ondore, taldetan bildu eta hondartza aztertu genuen. Gida bat geneukan, eta talde bakoitzak motxila bat beharrezko materialarekin. Uraren ph-a. tenperatura,uhertasuna, nitratoak eta fosfatoak neurtu genituen. Ere, hondartza garbi zegoela konprobatu genuen.

Hau dena eginda, institutora bueltatu ginen arratsaldean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario