2015/04/01
Mendilerroa
2014/11/03
ZIENTZIAREKIN SOLASEAN
Pasaden urriko 2an, Zalla BHI institutoko 4. mailako 3 ikasle, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatutako topaketara joateko aukera izan genuen. Ikastetxera ailegatu, Maiterekin (gure fisika-kimika irakaslea) topatu eta zuzenean Bilborako trena hartu genuen.Behin BBK aretoan egonda, aurikulare batzuk eman zizkiguten, zientzialarien itzulpenak jaso ahal izateko eta jarraian eserlekuz betetako egongela batean sartu ginen.
- Claude-Cohen Tannoudji, Fisikako Nobel Sariduna (1997)
- Juan Ignacio Cirac, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturias Printzea Saria (2006)
Hona hemen zientzialariekin ateratako argazkiak:
2014/10/28
2014/05/20
Añana gatzaga harana
2014/04/08
2014/02/18
Garbigunean, edukiontzi bakoitzan satzen ditugun gauzak nora eramaten diren eta hauekin zer egiten den azaldu digute. Hainbat edukiontzi mota daude: egurrezkoa, paperezkoa, bateriena, linea marroia, aerosolena… Birziklatzea garrantzitsua dela ikusi dugu, birziklatutakoarekin gauza berriak egin ahal direlako. Garbigunea ikusten amaitu dugunean, pen-drive bat garbigunearen informazioarekin eta edukiontzi bakoitzaren ezaugarriak ateratzen diren papertxo bat oparitu digute.
2013/11/06
PASSION FOR KNOWLEDGE
2013ko urriaren 3an 4.mailako laborategiko tekniketara joaten garen ikasleak Bizkaia aretora joan ginen Passion for knowledge Quantum 13 hitzaldira. Han John Pendry eta Dudley Herschbach nobel saridunak aurkitzen ziren.
Goizeko hamarretan Bizkaia aretora heldu ginen han motxila bat eman ziguten, hainbat informaziozko liburuxkekin. Jarraian aurikular bana hartu genituen eta aretora sartu ginen. Minutu batzuk pasa ondoren hitzaldiari hesiera eman zioten nobel saridunen biografiekin hasi ziren, ondoren ikasleak prestatutako galderekin jarraitu zuten. Hainbat galdera erantzun zituztenean atsedenabhartu zuten.
Hamaiketakoz tortilazko bokata bat, sagarra bat eta ur botila bat eman ziguten. Hamaiketakoa jan ondoren nobelekin argazki batzuk atera genituen eta jarraitu genuen.
Zoritxarrez guk prestatuta genituen galderak ez ziren atera.
Hitzaldia amaitu baino lehenago korrika bzian joan ginen tren geltokira, trena hartzeko. Azkenean trena galdu genuen eta berandu ailegatu ginen etxera.
2013/05/12
2013/04/17
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa

2012/12/17
Internet eta Gizarte-sareak
INTERNET ETA GIZARTE SAREAK, EUSKALDUNA JAUREGIAN 2012ko azaroaren 20-an, 4. Mailako ikasleok Euskalduna Jauregian egon ginen Internet eta Gizarte-sareei buruzko hitzaldi batzuk entzuten.
Jarduera Sabino Arana fundazioak antolatu zuen. Maialen Sorkunde Garmendia, UPV/EHU-ko irakasleak eta Alex Gibelalde; Google-ko langilea, izan ziren gaiei buruz hitz egin zuten bi adituak. Azken finean bi gaiez aritu ziren hizlariak, alde batetik gizarte sareak eta orokorrean Internetek eskaintzen dizkiguten aukerak, eta beste aldetik zer arriskuan gauden testuinguru horretan aritzen garenean, zer prebentzio prozedurak kontutan Izan eta zer ondoriok ekar ditzaken.
Portaera hoberena izan zuen ikastetxea geu izan ginen, agian eszenatokian eseri gintuztelako, baina beste ikasleek oihuka eta zarata egiten egon ziren denbora guztian eta gu berriz isil-isilik sinestezina den arren. Iritsi
ginenean eszenatokian eseri behar ginela esan ziguten eta gu han goian,guztion aurrean. Gainera gurekin joan ziren irakasleak barrezka egon ziren gure kontura han goian egoteagatik, ondo pasatzen gu hor ikustean. Beraiekere han goian eserita egon beharko ziren, lotsa pixka bat pasatzeko,gutxienez.
Hitzalditik irten ginenean, Bilbotik buelta txiki bat ematen egon ginen, jaten eta zerbait erosten. Azkenean trena hartu eta berriz klasera itzuli.
2012/11/28
ZIENTZIA ASTEA
2012/04/05
KOSTALDERA
2011/11/13
Barakaldoko epaitegirako irteera
Irakasleak: José Manuel Antolín, Alfonso Tejedor eta Pilar Solaun.
Noiz: 2011/10/11 eta 2011/10/13
Urriaren 11an eta 13an 4. mailako A eta B ikasleak Barakaldoko epaitegira joan ziren.
Epaitegian nolako funtzionamendua duten ikasi zuten. Han, hainbat epaiketa ikusi zuten, eta bere iritzia emateko aukera izan zuten. Konturatu ziren, hango giroa ez zela pelikuletan agertzen den modukoa eta serioago portatu behar ziren.
Epaitegian lehenengoz zer motatako epaiketak dauden erakutsi zizkieten, eta horren ondorioz zer zigorra izan ahal zezaketen ikusi zuten. Geroago epaitegietara jaitsi ziren eta hainbat epaiketa ikusi zuten, gero bere artean iritziak eman eta galderak egin zituzten.
DBHko 4Bko Josune Gómezen lagunatzarekin publikatutako sarrera
2011/10/21
Osasun Publikoko laborategirako irteera
Irakasleak: Alfonso Tejedor eta Maite Sagardui
Noiz: 2001/ 10/13
Urriaren 13an 3. mailako A eta B Errobotika ikasgaiko ikasleak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen Osasun Publikoko laborategira joan ziren.
Aurten ikasle hauek FLLn parte hartu nahi dute. Txapelketa horretan robota eta proiektu zientifikoa egin behar dituzte. Bisita honekin proiektuaren inguruan zituzten zalantzak argitu dituzte.
Laborategi hauetan ikasleek nola ikertzen diren janariak, nola bilatzen dituzten bakteriak eta nola gure inguruan mikrobioz inguratuta gauden ikasi dute. Gainera, zer segurtasun neurriak hartu behar diren azaldu diete. Hau guztia laginak erakutziz, azalpenen bidez eta makinak ikusiz antzeman dute. Laborategi ezberdinetan egon dira eta bakoitzean aztertzen zituzten elementuak erakutsi dizkiete.
Ikasleen ustez, irteera oso interesgarria izan da baina erabiltzen zituzten termino zientifikoak ulergaitzak izan dira (momentuz).
Sarrera hau Alexander Gallarreta Canteli (3A) laguntzarekin egin da.
2011/05/15
Kutxa Espazio. Donostia
2011/05/09
2011/03/22
Petronor irteera

Egun on! 3.mailako ikasleak Martxoaren 15ean, Asteartean, Petronorrera joan ginen. Petronorren hitzaldi
bat entzun genuen geroago "Kafe" bat hartzera gonbidatu ziguten. Hitzaldi horretan "Crudoa" berotuz nola
eraldatu egiten zen azaldu ziguten, gero eta argiagoa izan gero eta garestiagoa saltzen zutela esan
ziguten. Gehien erosten zuen bezeroa Estatu Batuak ziren. Geroago autobusean igo ginen eta instalazioak
erakutsi zizkiguten. Gero Portura joan ginen eta bi Petrolero ikusi genituen, bat txikiena Estatu
batuetakoa zen eta bestea, handiena Mexikokoa zen. Estatu Batuetakoa erostera etorri zen eta Mexikokoa
"Crudoa" ekartzera, esan ziguten egun bat geratzen zitzaiola guztiz deskargatzeko. Azkenik, hondartzara
joan ginen eta han jan egin genuen eta gero Uraren analisia egin genuen.
Arkaitz Saratxaga, 3.B
2011/03/18
Samek bisitatu gintuen
Hemen daukazue montaje txiki bat emanaldiari buruz.
Sam por blogswebquests
2011/03/17
Superportuari bisita
Petronorren plantatik ibili ondoren kaiatzar, Superportua, aldera joan izan gara, Zierbenara, hain zuzen.
Gure ezkerrean morrua, ia 3 km inguru luzera; eskuin aldean petrolio ontzi pare bat, lehengoa produktuak “xurgatzen” bigarrena, berriz, deskarga egiten. Bertan taldearen argazki bat egitea erabaki dugu:

Morruaren beste aldean tutuak, izugarrizkoak, handiena petroliorentzako; besteak findegiak ekoiztutakoa eta ontzietara ekartzen dituenak.
Baina baita ere ura, 9kilo inguruko presioz tutu gorritik ateratzen duena, bada-ezpada.
Petronorri bisita 2011/III/15ean
Atseden egin eta gero, plantaren zehar ibili izan gara. Hor ikusi ditugu, besteak beste, destilagailua non ekoizkin gehienak ateratzen baitiren; tutuen kilometroak, balbulak, produktu bakoitzeko andelak, eta abar luze bat ikusi dugu.





















