2013/04/17

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa

Apirilaren 9an, 4 DBHko ikasleak Urdaibaira joan ginen; Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga Dorretxera). Lehengoz esperimentu bat egin genuen, Kutsaduraren tratamendua,  non ur zikina garbi bihurtu genuen. Padurek duten garrantzia ikusi ahal izan genuen.

Gero, dorretik buelta bat ematera joan ginen, eta hainbat eta hainbat esposizio gela ikusi genituen.
 





Dorrearen goiko aldera igo ginen eta han zeuden teleskopioekin ingurunea begiratu genuen.
Hamaiketakoa eta gero, hondartzara joan ginen eta han bikoteka jarri eta prismatiko bana eman ziguten. Txabola batean sartu eta handik hondarrean zeuden hegaztiak behatu genituen. Lertxuntxo txikia eta Kurlinta handia ikusteko aukera izan genuen.
Bidearen bueltan leku batean gelditu ginen eta han espezie inbaditzaileei buruz hitz egin ziguten. Baccharis halimifolia, Ipar Ameriketatik etorritakoa eta Panpa lezka (Cortaderia selloana) Hego Ameriketatik etorria. Han azaldu egin zigun nola erradikatu ahal ziren. Adibidez, mozten eta produktu-kimiko bat; azido bat botatzen. Baina hau egin ondoren berriro atera egin dira.
Amaitzeko, bazkaria Dorre Magariagan hartu eta etxera bueltan itzuli ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario