Mostrando entradas con la etiqueta energia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta energia. Mostrar todas las entradas

2011/03/17

Superportuari bisita


Petronorren plantatik ibili ondoren kaiatzar, Superportua, aldera joan izan gara, Zierbenara, hain zuzen.
Heldu  bezain pronto 2MWko bost haizegailu ikusi ahal izan ditugu. Diotenez, Portugalete bezalako herria energiaz elikatzeko ia-ia nahikotxoak.





Kaian ere itsasontziak babesteko, hurbilketa prozesuan,  “fardel” itzelak zeuden:

Gure ezkerrean morrua, ia 3 km inguru luzera; eskuin aldean petrolio ontzi pare bat, lehengoa produktuak “xurgatzen” bigarrena, berriz, deskarga egiten. Bertan taldearen argazki bat egitea erabaki dugu:
Bilboko portuan agertzen da itsasontziaren ezaugarriak, zenbat egunerako, norentzat, luzera, … hor zegoen gure atzean aurkitzen den Mare Aegeum

Morruaren beste aldean tutuak, izugarrizkoak, handiena petroliorentzako; besteak findegiak ekoiztutakoa eta ontzietara ekartzen dituenak. 
Baina baita ere ura, 9kilo inguruko presioz tutu gorritik ateratzen duena, bada-ezpada.

3. DBHko talde bat

Petronorri bisita 2011/III/15ean

Muskizko Petronor enpresari bisita bat egin diogu martxoaren 15ean. 
Heldu eta harrerako gelan zenbait maketa ikusi ahal izan dugu, findegiaren 3 fasekoei dagozkienak: 1972, 1979 eta 1985 urtekoak, hain zuzen. Instalazioez gain petrolioa eta bere deribatuak jarraitzen dituzten bideak, kaietatik, oliobideak eta abar, adierazten dute maketek ere bai.

Hitzaldien aretoan Angelek, enpresaren teknikaria, azalpen ugari eman digu: enpresaren ezaugarri orokorrak, logotipoaren zergatiak (Muñatones gaztelua) tamaina, ekoizpen prozesuak, produktuak, arriskuak, segurtasun neurriak, empresaren estrategiak eta hainbat bitxikeri.
























Atseden egin eta gero, plantaren zehar ibili izan gara. Hor ikusi ditugu, besteak beste, destilagailua non ekoizkin gehienak ateratzen baitiren; tutuen kilometroak, balbulak, produktu bakoitzeko andelak, eta abar luze bat ikusi dugu.

























Geroago findegia bera, non sufrea eta beste produktu kentzen dio hasierako petrolioari. Gune horretan oso usain tipikoaz ohartu ginen, H2S-ekoa hain zuzen.
    Eta hor, erdi erdian, koke lortzeko instalazioak, petrolioaren azpiproduktu astunenak tratatzeko esparrua. Bere inguruan langile ugari, gainontzeko tokiekin konparatuz, azpikontratatutako inguruko enpresetatik etorrita.
Enpresaren estrategiaren barruan nahitaezko instalazioa dela argi dago baina, gure zalantza zera da: zer ondorio ekarriko dio bertoko populazioari?
3.DBHko ikasle talde bat.