Azaroaren 9an, ostiralean, 2. mailako ikasleak
Bilboko Alhondigara joan ginen Zientzia Astean parte hartzera. Trenez joan ginen, 10:00etan atera ginen
Zallatik.
Alhondigara
ailegatzean txoko batzuk zeuden
eta ikasle asko ginenez, bi taldetan banatu ginen. Pixkanaka–pixkanaka txokoz aldatzen joan ginen: geografoak,
ADN-a, 3D, Kroma, fisika, kimika …
Lehen txokoan Ingeniaritzako
ikasle batzuek, beraiek diseinatutako
auto elektrikoa eta gasolinazko motorra zeukan autoa erakutsi
zizkiguten. Unibertsitateen artean lasterketak antolatzen dituztela azaldu
ziguten.
Fisikaren txokoan, adibidez, gure taldeko neska batek parte
hartu zuen eta elektrizitatea zuen bola antzeko bat ukitu zuenean ileak tente
jarri zitzaizkion.
“Kroma” ere erakutsi ziguten, nola egiten den kamara baten
aurrean jartzen zarenean atzealde
desberdinetan agertzeko, eguraldi maparen trikimailua ulertu genuen, Bob
esponjarekin pantailan agertu …
Gominolak eta gaileten esperimentuak hoberenak izan ziren.
Powerade eta likido bat nahastean ateratzen ziren gominolak oso gozo zeuden eta
nitrogeno likidoan izoztutako gailetak ere jan genituen. Mandarina bat ere
sartu zuten nitrogeno likidoan, ateratzean zati txikitan banatu zen eta, jatean
itsaskor geratzen zen, baina gozo-gozo zegoen.
Maizena eta uraren esperimentua ere asko gustatu zitzaigun.
Maizena eta ura nahastu genituen eta hasieran likidoa zen, baina eskua oso
azkar sartu eta ateratzean, gogortu
egiten zen eta, gero, ez zegoen eskua sartzerik.
Denbora ezagatik ez genituen txoko guztiak ikusi baina ikusi
genuena asko gustatu zitzaigun.
Esperimentuak ikusten amaitu genuenean labirintora joan
ginen baina ez ginen sartu denborarik ez zegoelako. Tren geltokira joan ginen.
Ikerkuntza
Zientifikorako Hurbilpena
Tailerreko
ikasleak 2012-11-20
2.A eta
2.B taldeak
No hay comentarios:
Publicar un comentario