2014/11/03


ZIENTZIAREKIN SOLASEAN

Pasaden urriko 2an, Zalla BHI institutoko 4. mailako 3 ikasle, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatutako topaketara joateko aukera izan genuen. Ikastetxera ailegatu, Maiterekin (gure fisika-kimika irakaslea) topatu eta zuzenean Bilborako trena hartu genuen.

Behin BBK aretoan egonda, aurikulare batzuk eman zizkiguten, zientzialarien itzulpenak jaso ahal izateko eta jarraian eserlekuz betetako egongela batean sartu ginen. 



Zientzialariek bere burua aurkeztu zuten eta jarraian ikastetxetako ikasleek planteatutako galdera batzuk erantzun zituzten. 

Hauek izan ziren gonbidatuak: 

Gainera, Etxenikek (Euskal Herriko oso zientzialari garrantzitsua) moderatzaile lana egin zuen. 

Galdera batzuk egin ondoren, atseden txiki bat hartu genuen. Bokata, sagarra eta ur botila bat eman ziguten eta jaten amaitzean, Cohenekin eta Ciracekin argazki bat ateratzeko aukera izan genuen (ASKO kostatu zitzaigun arren) eta berehala egongelan sartu ginen beste galdera tanda bat entzuteko. 

Ez genuen galdera guztiak entzuteko aztirik izan, trena hartu behar genuelako, baina so esperientzia polita izan zen eta gauza berri asko ikasi genituen. 

Hona hemen zientzialariekin ateratako argazkiak:








No hay comentarios:

Publicar un comentario