2011/03/01

Txori Urdin pelikula


Bihar, Martxoaren 2an, 1. mailako ikasleak "Txori Urdin" pelikula ikustera joango dira Zallako Antzokira. Pelikula hau holandarra da eta bullying inguruko gaia tratatzen du. Hemen uzten dizuet pelikularen sinopsia eta fitxa teknikoa.
Merel 13 urteko neskatila da, ikasle arduratsua, eta gurasoekin zein anaia gaztearekin bizi da. Anaiak akats fisiko larria dauka eta Merelek maitasun handiz zaintzen du. Aldiz, Merel ez da bere adinerako beharko lukeen neskatila alaia: zergatik ez dakiela, ikaskideen talde batek jazarri egiten du etengabe, ez dute bakean uzten, eta bere bizitza infernu moduko bat bihurtu dute. Bere egoerak txarrera egin ahala, Merel familiatik urruntzen hasi da, gertatzen zaiona kontatzeko gai ez dela eta. Bulluyingak gogorragoa egiten du, eta bide txarretik eramaten du. Eromen hori gainditzeko, Merel heldu egin beharko da, eta etorkizunean nolako neska izan nahi duen erabaki.

Urtea: 2004
Jatorria: Holanda
Zuzendaritza: Mijke de Jong
Ekoizpena: Hans de Weers, Hans de Wolf / Egmond Film & Television
Gidoia: Helena van der Meulen
Fotografía: Goert Giltay
Musika: Harry de Wit
Muntaketa: Dorith Vinke
Actores: Elske Rotteveel, Kees Scholten, Elsie de Brauw, Jaap Spijkers
Iraupena: 90 min.


Hemen eskegiko dut Youtubeko bideo bat jatorrizko bertsioan (edo holan uste dut)


No hay comentarios:

Publicar un comentario