2012/12/17

Internet eta Gizarte-sareak


INTERNET ETA GIZARTE SAREAK, EUSKALDUNA JAUREGIAN  2012ko azaroaren 20-an, 4. Mailako ikasleok Euskalduna Jauregian egon ginen Internet eta Gizarte-sareei buruzko hitzaldi batzuk entzuten.

Jarduera Sabino Arana fundazioak antolatu zuen. Maialen Sorkunde Garmendia, UPV/EHU-ko irakasleak eta Alex Gibelalde; Google-ko langilea, izan ziren gaiei buruz hitz egin zuten bi adituak. Azken finean bi gaiez aritu ziren hizlariak, alde batetik gizarte sareak eta orokorrean Internetek eskaintzen dizkiguten aukerak, eta beste aldetik zer arriskuan gauden testuinguru horretan aritzen garenean, zer prebentzio prozedurak kontutan Izan eta zer ondoriok ekar ditzaken.

Portaera hoberena izan zuen ikastetxea geu izan ginen, agian eszenatokian eseri gintuztelako, baina beste ikasleek oihuka eta zarata egiten egon ziren denbora guztian eta gu berriz isil-isilik sinestezina den arren. Iritsi
ginenean eszenatokian eseri behar ginela esan ziguten eta gu han goian,guztion aurrean. Gainera gurekin joan ziren irakasleak barrezka egon ziren gure kontura han goian egoteagatik, ondo pasatzen gu hor ikustean. Beraiekere han goian eserita egon beharko ziren, lotsa pixka bat pasatzeko,gutxienez.

Hitzalditik irten ginenean, Bilbotik buelta txiki bat ematen egon ginen, jaten eta zerbait erosten. Azkenean trena hartu eta berriz klasera itzuli.

2012/11/28

ZIENTZIA ASTEA


          Azaroaren 9an, ostiralean, 2. mailako ikasleak Bilboko Alhondigara joan ginen Zientzia Astean parte hartzera.  Trenez joan ginen, 10:00etan atera ginen Zallatik.
         Alhondigara  ailegatzean txoko batzuk  zeuden eta ikasle asko ginenez, bi taldetan banatu ginen. Pixkanaka–pixkanaka  txokoz aldatzen joan ginen: geografoak, ADN-a, 3D, Kroma, fisika, kimika …
         Lehen txokoan Ingeniaritzako  ikasle batzuek, beraiek diseinatutako  auto elektrikoa eta gasolinazko motorra zeukan autoa erakutsi zizkiguten. Unibertsitateen artean lasterketak antolatzen dituztela azaldu ziguten.
         Fisikaren txokoan, adibidez, gure taldeko neska batek parte hartu zuen eta elektrizitatea zuen bola antzeko bat ukitu zuenean ileak tente jarri zitzaizkion.
         “Kroma” ere erakutsi ziguten, nola egiten den kamara baten aurrean jartzen zarenean  atzealde desberdinetan agertzeko, eguraldi maparen trikimailua ulertu genuen, Bob esponjarekin  pantailan agertu …
         Gominolak eta gaileten esperimentuak hoberenak izan ziren. Powerade eta likido bat nahastean ateratzen ziren gominolak oso gozo zeuden eta nitrogeno likidoan izoztutako gailetak ere jan genituen. Mandarina bat ere sartu zuten nitrogeno likidoan, ateratzean zati txikitan banatu zen eta, jatean itsaskor geratzen zen, baina gozo-gozo zegoen.
         Maizena eta uraren esperimentua ere asko gustatu zitzaigun. Maizena eta ura nahastu genituen eta hasieran likidoa zen, baina eskua oso azkar sartu eta ateratzean,  gogortu egiten zen eta, gero, ez zegoen eskua sartzerik.
         Denbora ezagatik ez genituen txoko guztiak ikusi baina ikusi genuena asko gustatu zitzaigun.
         Esperimentuak ikusten amaitu genuenean labirintora joan ginen baina ez ginen sartu denborarik ez zegoelako. Tren geltokira joan ginen.




Ikerkuntza Zientifikorako Hurbilpena
Tailerreko ikasleak  2012-11-20
2.A  eta  2.B   taldeak

2012/04/05

KOSTALDERA

3. DBHko ikasleak kostaldera joan dira hiru jarduera burutzeko asmoz: - Petronor findegiaren bisita - Superportuaren bisita - Azterkosta bai Muskiz zein Zierbenako gunetan Martxoaren 26an eta eguraldi onarekin autobusez hurbildu ginen findegira, bertan Angel agurtu zitzaigu eta petroleo eta enpresa horri buruzko oso hitzaldi interesgarria eman zigun. Geroago findegien artean eman genuen bira. Ostean Superportura joan ginen eta bertan superpetrolero itzela ikusi genuen Bazkaria eta gero, eta Eguna amaitzeko, azter kosta delako programaren ariketan egin genituen Areako hondartzan

2011/11/13

Barakaldoko epaitegirako irteera

Taldeak: Zallako Institutuko 4. mailako A eta B.
Irakasleak: José Manuel Antolín, Alfonso Tejedor eta Pilar Solaun.
Noiz: 2011/10/11 eta 2011/10/13

Urriaren 11an eta 13an 4. mailako A eta B ikasleak Barakaldoko epaitegira joan ziren. 



Epaitegian nolako funtzionamendua duten ikasi zuten. Han, hainbat epaiketa ikusi zuten, eta bere iritzia emateko aukera izan zuten. Konturatu ziren, hango giroa ez zela pelikuletan agertzen den modukoa eta serioago portatu behar ziren.
Epaitegian lehenengoz zer motatako epaiketak dauden erakutsi zizkieten, eta horren ondorioz zer zigorra izan ahal zezaketen ikusi zuten. Geroago epaitegietara jaitsi ziren eta hainbat epaiketa ikusi zuten, gero bere artean iritziak eman eta galderak egin zituzten.

Ikasleen iritzia: Irteera oso ondo egon zela esan zuten eta gauza piloa ikasi zuten, berriz ere bueltatzeko gogoak zituztela eta epaiketaren epaitza gogoz itxarongo zutela.



DBHko 4Bko Josune Gómezen lagunatzarekin publikatutako sarrera

2011/10/21

Osasun Publikoko laborategirako irteera

Taldeak: Zallako institutuko 3 mailako A eta B (Errobotikako ikasleak)
Irakasleak: Alfonso Tejedor eta Maite Sagardui
Noiz: 2001/ 10/13

Urriaren 13an 3. mailako A eta B Errobotika ikasgaiko ikasleak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen Osasun Publikoko laborategira joan ziren.
Aurten ikasle hauek FLLn parte hartu nahi dute. Txapelketa horretan robota eta proiektu zientifikoa egin behar dituzte. Bisita honekin proiektuaren inguruan zituzten zalantzak argitu dituzte.
Laborategi hauetan ikasleek nola ikertzen diren janariak, nola bilatzen dituzten bakteriak eta nola gure inguruan mikrobioz inguratuta gauden ikasi dute. Gainera, zer segurtasun neurriak hartu behar diren azaldu diete. Hau guztia laginak erakutziz, azalpenen bidez eta makinak ikusiz antzeman dute. Laborategi ezberdinetan egon dira eta bakoitzean aztertzen zituzten elementuak erakutsi dizkiete.











Ikasleen ustez, irteera oso interesgarria izan da baina erabiltzen zituzten termino zientifikoak  ulergaitzak izan dira (momentuz).

Sarrera hau Alexander Gallarreta Canteli (3A) laguntzarekin egin da.

2011/05/15

Kutxa Espazio. Donostia

Maiatzaren 3an Donostiara abiatu ginen DBHko 2. mailako ikasleak Zientzia jorratzeko asmoz; horretarako Zientzia Kutxaespazioan izan ginen eta hainbat tailer egin genuen...