2011/05/15
Kutxa Espazio. Donostia
2011/05/09
2011/03/22
Petronor irteera

Egun on! 3.mailako ikasleak Martxoaren 15ean, Asteartean, Petronorrera joan ginen. Petronorren hitzaldi
bat entzun genuen geroago "Kafe" bat hartzera gonbidatu ziguten. Hitzaldi horretan "Crudoa" berotuz nola
eraldatu egiten zen azaldu ziguten, gero eta argiagoa izan gero eta garestiagoa saltzen zutela esan
ziguten. Gehien erosten zuen bezeroa Estatu Batuak ziren. Geroago autobusean igo ginen eta instalazioak
erakutsi zizkiguten. Gero Portura joan ginen eta bi Petrolero ikusi genituen, bat txikiena Estatu
batuetakoa zen eta bestea, handiena Mexikokoa zen. Estatu Batuetakoa erostera etorri zen eta Mexikokoa
"Crudoa" ekartzera, esan ziguten egun bat geratzen zitzaiola guztiz deskargatzeko. Azkenik, hondartzara
joan ginen eta han jan egin genuen eta gero Uraren analisia egin genuen.
Arkaitz Saratxaga, 3.B
2011/03/18
Samek bisitatu gintuen
Hemen daukazue montaje txiki bat emanaldiari buruz.
Sam por blogswebquests
2011/03/17
Superportuari bisita
Petronorren plantatik ibili ondoren kaiatzar, Superportua, aldera joan izan gara, Zierbenara, hain zuzen.
Gure ezkerrean morrua, ia 3 km inguru luzera; eskuin aldean petrolio ontzi pare bat, lehengoa produktuak “xurgatzen” bigarrena, berriz, deskarga egiten. Bertan taldearen argazki bat egitea erabaki dugu:

Morruaren beste aldean tutuak, izugarrizkoak, handiena petroliorentzako; besteak findegiak ekoiztutakoa eta ontzietara ekartzen dituenak.
Baina baita ere ura, 9kilo inguruko presioz tutu gorritik ateratzen duena, bada-ezpada.
Petronorri bisita 2011/III/15ean
Atseden egin eta gero, plantaren zehar ibili izan gara. Hor ikusi ditugu, besteak beste, destilagailua non ekoizkin gehienak ateratzen baitiren; tutuen kilometroak, balbulak, produktu bakoitzeko andelak, eta abar luze bat ikusi dugu.
2011/03/01
Txori Urdin pelikula
Bihar, Martxoaren 2an, 1. mailako ikasleak "Txori Urdin" pelikula ikustera joango dira Zallako Antzokira. Pelikula hau holandarra da eta bullying inguruko gaia tratatzen du. Hemen uzten dizuet pelikularen sinopsia eta fitxa teknikoa.
Merel 13 urteko neskatila da, ikasle arduratsua, eta gurasoekin zein anaia gaztearekin bizi da. Anaiak akats fisiko larria dauka eta Merelek maitasun handiz zaintzen du. Aldiz, Merel ez da bere adinerako beharko lukeen neskatila alaia: zergatik ez dakiela, ikaskideen talde batek jazarri egiten du etengabe, ez dute bakean uzten, eta bere bizitza infernu moduko bat bihurtu dute. Bere egoerak txarrera egin ahala, Merel familiatik urruntzen hasi da, gertatzen zaiona kontatzeko gai ez dela eta. Bulluyingak gogorragoa egiten du, eta bide txarretik eramaten du. Eromen hori gainditzeko, Merel heldu egin beharko da, eta etorkizunean nolako neska izan nahi duen erabaki.
Urtea: 2004
Jatorria: Holanda
Zuzendaritza: Mijke de Jong
Ekoizpena: Hans de Weers, Hans de Wolf / Egmond Film & Television
Gidoia: Helena van der Meulen
Fotografía: Goert Giltay
Musika: Harry de Wit
Muntaketa: Dorith Vinke
Actores: Elske Rotteveel, Kees Scholten, Elsie de Brauw, Jaap Spijkers
Iraupena: 90 min.














