Hau ez da gure irteera bat izan, baina ezartzen dut hemen ea Iñaki animatzen den. Danny Macaskill, eskoziarra, mendi-bizikletaz harkaitzez harkaitz mugitzen da errepidetan izango bazen bezala.
Gure irteerak
2015/04/01
2014/11/03
ZIENTZIAREKIN SOLASEAN
Pasaden urriko 2an, Zalla BHI institutoko 4. mailako 3 ikasle, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatutako topaketara joateko aukera izan genuen. Ikastetxera ailegatu, Maiterekin (gure fisika-kimika irakaslea) topatu eta zuzenean Bilborako trena hartu genuen.Behin BBK aretoan egonda, aurikulare batzuk eman zizkiguten, zientzialarien itzulpenak jaso ahal izateko eta jarraian eserlekuz betetako egongela batean sartu ginen.
Zientzialariek bere burua aurkeztu zuten eta jarraian ikastetxetako ikasleek planteatutako galdera batzuk erantzun zituzten.
Hauek izan ziren gonbidatuak:
- Claude-Cohen Tannoudji, Fisikako Nobel Sariduna (1997)
- Juan Ignacio Cirac, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturias Printzea Saria (2006)
Gainera, Etxenikek (Euskal Herriko oso zientzialari garrantzitsua) moderatzaile lana egin zuen.
Galdera batzuk egin ondoren, atseden txiki bat hartu genuen. Bokata, sagarra eta ur botila bat eman ziguten eta jaten amaitzean, Cohenekin eta Ciracekin argazki bat ateratzeko aukera izan genuen (ASKO kostatu zitzaigun arren) eta berehala egongelan sartu ginen beste galdera tanda bat entzuteko.
Ez genuen galdera guztiak entzuteko aztirik izan, trena hartu behar genuelako, baina so esperientzia polita izan zen eta gauza berri asko ikasi genituen.
Hona hemen zientzialariekin ateratako argazkiak:
Hona hemen zientzialariekin ateratako argazkiak:
2014/10/28
EUSKARAREN ETXEA
Urriaren 15ean Zalla BHI-tik atera ginen tren geltokirantz abiatuz, helburu 2 genituen: Guggenheim eta Euskararen etxea bisitatzea.
Euskararen etxean bideo bat ikusi genuen eta neska polit batek euskararen historia kontatu zigun. Gauza asko egin genituen, haien artean, komiki lehiaketa batean parte hartzeko zenbait komiki.
Guggenheim-era joan ginenean turistekin hizketan egon ginen ingelesez, uste genuen baino errazagoa izan zen haiei ulertzea.
Egun borobila izan zen hura!
2014/05/20
Añana gatzaga harana
2014ko
maiatzaren 14an irteera bat egin genuen 1. mailako ikasleok. Salinas de Añanara
eta Varona dorrera joan ginen autobusez. Salinas de Añana gatzaga batzuk dira. Ubide batzuetatik joaten
da ur gazitua. Gero, laukizuzen formako
ontzietan 2-4 zentimetroko ur geruza jartzen dute eguzkitara. Lurruntzen denean
erratz berezi batekin gatza biltzen dute. Ondoren, saltzeko, garbitzen eta paketatzen dute. Varona
dorrea Gaubeako Villanañe herrian
dagoen gaztelua da. Gaztelua mendetik da. Bisita
gidatu bate egin genuen eta Varonatarren ondasunak ikusi genituen. Oso ondo pasatu genuen!
2014/04/08
PETRONOR ETA HONDARTZARA
Apirilaren 2an, DBH-ko 3.mailako ikasleak Petronor bizitatzera eta Arena hondartza aztertzera joan ginen. Petronorrekoek oso ongietorri ona eman ziguten, kafea, esnea,ura eta magdalena batzuk eman zizkiguten eta. Gosaldu ondoren, Petronorren inguruan bideo batzuk ikusi eta hitzaldi bat eman ziguten, guk galdetegi bat erantzuten genuen bitartean.
Hori amaitu eta gero autobusa hartu eta findegitik ibilbide bat eman genuen. Ere, superportuan egon ginen, bertan petrolioa deskargatzen zegoen itsasontzi gerko bat ikusi genuen.
Petronorreko bisita amaituta, hondartzara joan ginen. Eguraldia ona zen, beraz zorte handia izan genuen. Plaza batean jan eta denbora libre pixka bat izan genuen. Ondore, taldetan bildu eta hondartza aztertu genuen. Gida bat geneukan, eta talde bakoitzak motxila bat beharrezko materialarekin. Uraren ph-a. tenperatura,uhertasuna, nitratoak eta fosfatoak neurtu genituen. Ere, hondartza garbi zegoela konprobatu genuen.
Hau dena eginda, institutora bueltatu ginen arratsaldean.
2014/02/18
AGENDA 21-eko IRTEERA
Otsailaren 18an 3. mailako ikasleok Gueñesera joan gara. Goizeko 10:30 institutotik atera gara autobusez. Iristean, bi taldetan banatu gara, A-ko ikasleok lehenengo Gueñeseko araztegira joan gara, eta ondoren, Garbigunera. B-koek alrebes egin dute.
Araztegian uretatik hondakinak nola kentzen dituzte ikusi dugu. Bertara, Zallako ur zikinak ere iristen dira. Lehenengo, uretatik zaborrak kentzen dira, ondoren koipeak eta areak kentzeko. Gero ura lokatzarekin nahasten da, bertan dauden mikroorganismoak uraren hondakin-organikoak jateko. Ere, uraren hondoan geratzen diren hondakinak zubi bat mugituz nola nahasten diren ikusi dugu. Hortik ateratzen, ura gardenago dago. Azkenik lokatza uretatik nola banatzen den azaldu digute.
Garbigunean, edukiontzi bakoitzan satzen ditugun gauzak nora eramaten diren eta hauekin zer egiten den azaldu digute. Hainbat edukiontzi mota daude: egurrezkoa, paperezkoa, bateriena, linea marroia, aerosolena… Birziklatzea garrantzitsua dela ikusi dugu, birziklatutakoarekin gauza berriak egin ahal direlako. Garbigunea ikusten amaitu dugunean, pen-drive bat garbigunearen informazioarekin eta edukiontzi bakoitzaren ezaugarriak ateratzen diren papertxo bat oparitu digute.
2013/11/06
PASSION FOR KNOWLEDGE
2013ko urriaren 3an 4.mailako laborategiko tekniketara joaten garen ikasleak Bizkaia aretora joan ginen Passion for knowledge Quantum 13 hitzaldira. Han John Pendry eta Dudley Herschbach nobel saridunak aurkitzen ziren.
Goizeko hamarretan Bizkaia aretora heldu ginen han motxila bat eman ziguten, hainbat informaziozko liburuxkekin. Jarraian aurikular bana hartu genituen eta aretora sartu ginen. Minutu batzuk pasa ondoren hitzaldiari hesiera eman zioten nobel saridunen biografiekin hasi ziren, ondoren ikasleak prestatutako galderekin jarraitu zuten. Hainbat galdera erantzun zituztenean atsedenabhartu zuten.
Hamaiketakoz tortilazko bokata bat, sagarra bat eta ur botila bat eman ziguten. Hamaiketakoa jan ondoren nobelekin argazki batzuk atera genituen eta jarraitu genuen.
Zoritxarrez guk prestatuta genituen galderak ez ziren atera.
Hitzaldia amaitu baino lehenago korrika bzian joan ginen tren geltokira, trena hartzeko. Azkenean trena galdu genuen eta berandu ailegatu ginen etxera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)